Zeraingo Herri kandidaturak herritarrei informazio zuzena eta kontrastatua emateko asmoz blog berria ireki du.
Legealdi honetan zehar ZHK-ko zinegotziek momentuero informazioa eskatzen duten arren, EHBildu-ren gobernuak informazioa ukatu egiten die. ZHK-ko zinegotziek Udalean eta herrian gertatzen denaren berri izateko eskubidea badute ere, informazioa ezkutatu egiten zaie.
Gainera, ZHK bere informazioa helarazteko Udaleko bideak erabiltzen saiatu den arren, Udal Gobernuak momentuero herri kandidaturaren informazioaribetoa jarri dio.
Horrexegatik, herritarrengana iritsi nahian egitasmo berri hau sortu dugu eta hemendik aurrera blog honetan aurkituko duzue gure berri.
Webaren helbidea: https://zeraingohk.eus/