Nor gara?

Herria gobernatzeko auzolana oinarri izan duen herritar talde batek osatzen dugu Zeraingo Herri Kandidatura.

Zeraingo Herri kandidatura independentea da eta inongo partidu politikori lotu gabe egon da eta horretan jarraitzea du helburu. Alderdien aurretik Zerain herria eta bertako herritarrak gaudela sinesten dugu.

Auzolana oinarri

Demokrazian sakonduz, herritar guztiei hitza emanez, gatazka eta zatiketa egoera gainditu nahi dugu, oraingo egoerari buelta eman, eta guztiok normaltasunez eta ondo biziko garen Zerain lortzeko bidea eginnahi dugu. Zerain bakarra nahi dugu, denok lekua izango duguna, diferentziak hitz eginez konponduko dituguna eta pasatako guztitik ikasita, aurrera begiratuko duena.

Gu ez gara politikariak, ez gara alderdi politiko baten edo besteren ordezkariak; gu gure herriarentzat onena nahi dugun herritarrak gara.

Guk nahi dugun herrian, zeraindar denok dugu lekua, berdintasunean herriko kontuetan parte hartzeko eskubidea eta ardura dugu.