XXI. mendea

  • Ondare materiala berreskuratuz, Aizpeako Meategietan – Burdinaren mendian zaharberritze lanekin jarraitzen da eta hau balioan jartzeko lan ugari egiten da.
  • Aizkorri Aratz Parke Naturalari loturiko lur sailak publiko egiteko asmoz, lur sail kopuru garrantzitsua erosten da.
  • Lehen sektorea eta turismoa lotuz, herriko arlo sozioekonomikoa bultzatzeko hainbat ekimen indartzen dira: gazta eta sagardoa lortzeko ekimenak, Sagardotegietara autobusak, Irrien Lagunen barnetegiak , etab.

Baina momentuero helburu bakar bat izan du proiektuak: Zerain eta zeraindarren bizi kalitatea mantendu eta hobetzea. Honexegatik baserrietako errebideak zaharberritu dira, gas eta saneamentua ahalik eta etxe gehienetara iristeko ahalegina egin da, ura eta argindarra etxe guztietan izatea lortu da… Urteetan zehar eskola txikia, herrian mediku zerbitzua mantentzea, haurreskola izatea, autobus zerbitzu publikoa iristea, kutxazaina izatea, Ostatu eta Mandio zabalik mantentzea, herrian denda izatea, ogi banaketa zerbitzua eskaintzea… helburu hartuta lan ugari egin da.