Whatsapp zerbitzua

Zeraingo bizilagunak jakinaren gainean izateko komunikazio kanal azkar, erraz eta zuzena sortu dugu: WhatsApp bidezko komunikazioa.

Zerbitzu honek Whatsapp bidezko norabide bakarreko komunikazio-sistema bat ezartzen du. Beraz, ez da bide horretatik mezurik erantzungo eta ez da kontsulta pertsonalizaturik egingo.

Zerbitzua WhatsApp bidez soilik emango da, "Banaketa-zerrenda" funtzioa erabiliz. Funtzio honek ez du hartzaileen zerrenda ikustea ahalbidetzen, eta bidaltzailearen mugikorra kontaktuen zerrendan duten mugikorrek soilik jasotzen dute mezua. Inolaz ere ez dira WhatsAppeko taldeak erabiliko. Komunikazio-sistema hau WhatsApp-en oinarrituta dago, eta, beraz, aplikazio hori erabiltzeko baldintzetan oinarritzen da.

Zenbaki hau erabilgarria izango da soilik aplikazio honen erabiltzaileek beren gailu mugikorretan informazioa denbora errealean eta modu jarraituan eduki ahal izateko, eta, horrela, informazio garrantzitsuenaren eta interes publikokoaren berri izateko. Gurekin harremanetan jartzeko, ohiko bideak erabili beharko dituzu, zenbaki hori informazioa bidaltzeko baino ez baita erabiliko.

Zerbitzura atxikitzeko, interesdunek honako galdetegi hau bete behar dute:

    (*) Legezko Oharra irakurri eta onartu dut. Ikusi Legezko Oharra.

    (*) Bete beharreko eremua

    Erabilera-arauak:

    • Informazio-mezuak "hedapen-zerrenden" bidez egingo dira, hau da, mezu puntualak eta norabide bakarrekoak izango dira, eta ez kideen artean elkarreragina duten taldeen bidez.
    • Inola ere ez zaie erantzungo zalantza, kexa edo kontsultei. Zerbitzuan alta eta baja emateko aldez aurretik definitutako mezuak baino ez dira emango.
    • Ezin da gure telefono-zenbakia WhatsAppeko taldeetan sartu.
    • Erabiltzaileek ezin izango dute mezu desegokirik bidali WhatsApp bidezko informazio-zerbitzura; mezu mota horiekin zerbitzua gaizki erabiltzen dela ulertuko da, eta kontaktu horri zerbitzua etetea eta, hala badagokio, blokeatzea ekarriko du.
    • Erabiltzaile guztiek edozein unetan eska dezakete zerbitzuan baja ematea; horretarako, mezu bat bidali behar dute zenbaki berera, esaldi honekin: baja.

    Datuak Babesteko 2016/679 (EB) Araudia Orokorrean ezarritakoa betez, jakinarazten dizugu Zeraingo Herri Kandidatura dela emandako datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna. Irakurri gure pribatutasun-politika.

    WhatsApp zerbitzuan baja ematea:

    • Nahikoa da WhatsAppeko mezu bat bidaltzea zenbaki berera, BAJA hitzarekin.
    • WhatsApp bat jasoko duzu, gure aplikazioaren baja jakinarazteko.

    Komunikazio-sistema hau WhatsApp-en oinarrituta dago, eta, beraz, aplikazio hori erabiltzeko baldintzetan oinarritzen da.