UDAL BATZORDEAK irekiak norentzat?

2019ko irailean hiru batzorde ezberdin jarri ziren martxan Zerainen, herri bizitza batzordea; zerbitzuak, azpiegiturak, hirigintza eta ingurumen batzordea eta azkenik tokiko garapeneko batzordea. Bakoitzean 13 bat pertsonek hartzen dugu parte gutxi gorabehera, herritar berdinak betiere. Zeraingo Herri Kandidatura beti bertan izan da, herritarrak parte hartzera animatuz.

Azken bost hilabeteetan batzorde bakarra izan dugu eta ez digute batzorde horiek ez egiteko arrazoi bat bera ere adierazi. Orain artekoa ikusita ez dugu uste gurekin kontatzen jarraituko dutenik, batzordeak irekiak izateari utziz.

Orain arte hau da aipatutako batzordeetan landu dena:

Herri bizitza batzordea

Hamabi bilera egin dira denera, azkena 2021-03-17an, geroztik ez dugu inongo berririk. Landu diren gai batzuk hauek dira:

-2020ko herriko jaien inguruko bileran, udalak hasieratik esan zuen jaiak ez zituela antolatuko, gure alternatiba, proposamen edo iritzi bat bera ere entzun gabe.

-2020ko emakumeen eguna bertan antolatu zen, baina aurtengorako ez dute kontutan hartu batzorde hau.

 

Zerbitzuak, azpiegiturak, hirigintza eta ingurumen batzordea

Zazpi bilera egin dira guztira, 2020-12-10ean egin zen azkena eta geroz ez da berriro deitu, nahiz eta gure aldetik proposatu den. Ondorengo gaiak  aipatu izan dira  besteak beste:

-Errementari etxea, meategietako labeak, etxebizitza sozialak, saneamendua, errepide nagusiaren egokitzapena… Zer egiteko asmoa dagoen azaldu da, gehiegi sakondu gabe.

 

Tokiko garapeneko batzordea

2019an egin zen lehen eta azken batzordea.

-COVID19a ondorio larriak uzten ari da ekonomian eta batik bat ostalaritza eta turismo sektorean. Hori kontutan hartuta, behin baino gehiagotan eskatu da batzorde honen bilera, baina beraien erantzuna ezezkoa izan da, guri parte hartzea oztopatuz.

-2020ko Azoka Ekologikoa antolatzeko ez zen inongo bilera irekirik egin, horrela gertatu den lehen aldia izan da.

 

Batzorde ekonomikoa

 

Batzorde hau ez dute inoiz antolatu nahiz eta Herri Bileran horrela egingo zutela agindu.

 

Ondorio bezala, adierazi,  herrian parte hartzeko oztopoekin aurkitzen garela eta aurrera begira zein bide jarraitu pentsatu beharko dugula.