Mixel Berohokoirigoiren familiarentzat Zeraindik

Mixel lagun izan dugu Zerainen. Herri txikien etorkizunari buruzko kongresua egin genuen 2016ko azaroan Zerainen ZerainLab elkarteak antolatuta. Bertan parte hartu zuen Ipar Euskal Herriko landa gunearen berri emateko. Benetan mamitsua izan zen bere ekarpena eta eskerturik gaude.
Doluminak familiari eta eskerrik asko Mixeli Zeraindik ere herria egiteagatik.