Sarek abian jarri duen dinamika berrian, euskal preso eta iheslarien egoerari irtenbidea emateko urratsak eman eta kilometroak egitea da asmoa, herri honen elkarbizitzaren eta bakearen aldeko ibiltarien sare erraldoia osatuz.
Gaur, maiatzaren 8an, Sarek deituriko IZAN BIDEA ekimenarekin bat egin eta Zeraingo Herri kandidaturako hainbat kide Oamendi tontorrera igo gara presoak etxeratzeko aldarria eginez.