Ondare materiala eta inmateriala berreskuratzen hasten da pixkanaka. San Blas ermita, Larraondoko zerrategia, Herri museoaren sorrera,… baina aldi berean Santa eskea, San Juan bezpera, … ere berreskuratzen dira.
Bizi kalitatea hobetzeko hainbat ekimen bultzatzen dira.
Lehen sektorea eta turismoa lotuz, arlo sozio ekonomikoa lantzeko helburuarekin Zerain Dezagun Fundazioa sortzen da.
Goierriko lehen turismo bulegoa irekitzen da eta honekin batera herriko denda txikia.