2021eko martxoak 24 – Zeraingo Udaleko ohiko bilkura

Hilabete beranduago bada ere, martxoak 24an ospatutako Zeraingo Udaleko ohiko bilkuran gertatutakoak jaso nahi ditugu lerro hauetan.

 

Gai zerrenda:

  1. Aktak onartzea.

Idazkariak ezin izan zituen aurreko akta guztiak prestatu; beraz onarpena atzeratu egin zen.

  1. Bake epaile titularra eta ordezkoa izendatzea.

Bi pertsona aurkeztu dira; beraz Udal gobernuaren proposamena bata titularra eta bestea ordezkoa izatea izan zen.

Titularrari dagokionez alkatesak berak onartu zuen etxebizitza sozialetan bizi den herritar bat dela. Hara gure harridura bere datuetan Zeraingo beste helbide batean erroldatuta dagoela jartzen zuela ohartu ginenean. Zergatik? Etxebizitza sozialetan bizi bada… zergatik ez dago bertan erroldatuta? Guk dakigula etxebizitza sozialetan bizi diren pertsona GUZTIAK bertan erroldatuta egon beharra daukate. Bertan bizi ahal izateko bizilagun guztien diru sarrerak hartu behar baitira kontutan.

  1. Autopista elektrikoko mozioa.

Aho batez onartu zen mozioa.

  1. Aizpeako kiskaltze-labeak zaharberritzeko kontratua adjudikatzea.

Zeraingo Herri Kandidatura, beti egin izan ohi duen bezala, gai honetan abstenitu egin zen. Udal gobernuak ez dizkigu diru kontuak gardentasunez partekatzen eta herriaren zorpetze mailak benetan kezkatzen gaitu.

  1. Fakturen zerrendaren berri ematea.

Hainbat fakturen berri emateko eskatu zion ZHK-k alkateari; besteak beste AMAZON-en egindako erosketa bati dagokion faktura baten inguruan galdetu zuen.

ZHK-k Zeraingo Udalak inguruko komertzioen aldeko apustua egin beharko lukeela uste du.

  1. Alkatearen ebazpenen berri ematea.

Alkatearen dekretuen berri eman zen.

  1. Gazteen sentsibilizazioko bekaren prozedura irekitzea.

Prozedura ireki zen.

  1. Erregu eta galderak.

Udalak Zerain Dezagun Fundazioari hilabetero egiten dion ordainketa (FIARE Banca Ética-rekin daukan prestamoa ordaintzeko) nola tributatzen den galdetu genion alkatesari. Gure harridurarako alkatesak ez zuen erantzuten jakin.

 

Ohiko bilkura honetan erantzun gabe gelditu zaizkigun garrantzia eta interes handiko hainbat gai badaudela kontuan hartuta, pasa den apirilaren 16an EZ OHIKO BILKURA bat eskatu du ZHK-K. Ondorengo gai zerrendarekin:

1.- Etxebizitza sozialak:

Bizilagunen errolda (nor bizi da etxebizitza bakoitzean?).

Kontratuak.

2020ko abenduko rebisioa.

2.- Errementariko herri lurrak.

3.- Zeraingo Udalak Zerain Dezagun Fundazioari egiten dion ordainketa FIARE Banca Eticarekin daukan mailegua ordaintzeko.

4.- Galde-erreguak.

 

Herritarroi eman beharreko azalpenak gardentasunez emateko Zeraingo alkatesak LAISTER deituko duela bilera espero dugu.

Bilera honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

 

EUTSI GOIARI!!!