Nor gara?
Herria gobernatzeko auzolana oinarri izan duen herritar talde batek osatzen dugu Zeraingo Herri Kandidatura.
Zeraingo Herri kandidatura independentea da eta inongo partidu politikori lotu gabe egon da eta horretan jarraitzea du helburu. Alderdien aurretik Zerain herria eta bertako herritarrak gaudela sinesten dugu.
AGUR ETA OHORE KOZMENDI!!!
Lagun eskuzabala, herrigile nekaezina alkate zuzena solaskide aparta memoriaren trasmisorea…
UDAL GOBERNUAK HERRI BATZARREAN EMANDAKO INFORMAZIOARI BURUZ
Herri batzarraren asmoa zeraindarrak informatzetik urrun, gezur eta egia erdiekin…
Zorionak OIHARTE!!!
Ekainaren 2 eta 3an COETUR-ek antolatzen duen Landa-turismoaren VII. kongresua…
UDAL BATZORDEAK irekiak norentzat?
2019ko irailean hiru batzorde ezberdin jarri ziren martxan Zerainen, herri…
Auzolana oinarri
Demokrazian sakonduz, herritar guztiei hitza emanez, gatazka eta zatiketa egoera gainditu nahi dugu, oraingo egoerari buelta eman, eta guztiok normaltasunez eta ondo biziko garen Zerain lortzeko bidea eginnahi dugu. Zerain bakarra nahi dugu, denok lekua izango duguna, diferentziak hitz eginez konponduko dituguna eta pasatako guztitik ikasita, aurrera begiratuko duena.
Gu ez gara politikariak, ez gara alderdi politiko baten edo besteren ordezkariak; gu gure herriarentzat onena nahi dugun herritarrak gara.
Guk nahi dugun herrian, zeraindar denok dugu lekua, berdintasunean herriko kontuetan parte hartzeko eskubidea eta ardura dugu.